XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

F indarrak zenbatekoa izan behar du, oholaren neurriak irudikoak baldin badira?.

Gizonak altxatzen duen pisua F indarra baino zenbat aldiz handiagoa da?.

Gizonak oholaren muturra F indarra dagoen lekuan 0,5 metro jaitsi baldin badu, zenbat energia eman dio gizonak oholari?.

Zenbat igo da motorea?.

Zenbat energia eman dio gizonak motoreari?.

Aurreko irudiko ohola asto baten gainean dago.

Astoaren ordez altzairuzko bi zutabe eta barra horizontal bat balego, lehentxeago oholari buruz egindako galderen erantzunak berdinak izango al lirateke?.

Zeintzuk izango lirateke diferentziak?.

Ohartu al zara F indarra altxatzen duen pisua baino txikiagoa izanagatik energia ez dela handiagotu?.

Batzuetan makina hau batekoz bestera erabiltzen da.

Distantzia motzera eragindako indar handiak, pisu arinagoa urruti altxarazten du.

Bizimodu arruntean honelako zein adibide dagoela uste duzu?.

Balantza

Balantza batek energia biderka al dezake?.

Ondoko irudikoa bezalako aparatu bat munta ezazu eta erantzun hurrengo galderei:.